Paperezko loreak




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, etxeko txikiekin egiteko beste eskulantxo batekin nator.
Ez da azken aldiko eskulana bezain erraza, baina ez da zaila ere. Gure laguntza piskat bat bakarrik beharko dute.
Honako eskulan hau ere opari polit bat izan daiteke amaren egunerako, edo etxea apaintzeko detailetxo bat .
Gaurkoan paperezkok loreak egingo ditugu, aldizkari zaharrak birziklatuz.
Goazen behar ditugun materialekin:






Beti bezala, etxean erraz edukiko ditugunak.
Esan degun bezala, aldizkari zaharrak. Edo publizitateko paperak....birziklatzeko daukagun edozein paper balio zaigu.
Brotxetak egiteko makilatxoak,egin nahi ditugun lore aina makilatxo beharko ditugu.
Zelo eta goraizak, besterik ez.
Gutxi, eh!
Hasi gaitezen  orain pausoz pausozkoarekin, ikusi:






Aldizkariaren erditik orriak ateratzen jungo gera, eta erditik moztuko ditugu.
Orrialde soilarekin geratuko gera. Hau, erditik tolestuko degu. Alde bat hartuko degu eta berriro tolestuko degu guregana erdiraino, buelta eman paperari eta berdina egingo degu.
Prozedura  argiago iruditan ikusten dezute.




Orain, bi tolesdura duen aldetik mozten jungo gera ilara txikiak, flekoak balira . Berriro ere  iruditan argiago ikusten da.
Behin fleko guztiak egin ditugunean, azpitik zelo puska luze bat jarriko diogu albo batetik luze xamar utziz.





Paperari buelta emango diogu, zeloaren alde itsaskorra goruntz begira utziz.
Makilatxoa hartu, eta zeloarekin itsatsiz jungo gera, paper guztia makilatxoaren inguruan jarriz, lorea osatu arte.
Prest. Badugu lorea egina.
Orain nahi aina lore egingo ditugu sorta ederra eduki arte.




Guk, dozena erdi lore eder egin ditugu, eta plastikozko botilatxo bat moztuz egin degun loreontzian jarri ditugu. Zihurrenik amaren egunean oparituko ditugu.....!
Nahiko lan erreza da, azaltzea egitea baino zailagoa izan da, baina iruditan prozedura nahiko argi geratzen dela uste det.
Zuen gustukoa izatea espero det, eta ala bada animatu zaitezte batzuk egiten. Opari polit bat izan daitezke eta gainera guk geuk eginak eta birziklatuz!
Orain lan loretsu hau, euskaraz eskuz eginak martxorako antolatu duen esteka festara eramango det. Pasa handik, euskaraz eskuz eginak dauden beste lan guztiak ikustera!
Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!




9 iruzkin:

  1. Erantzunak
    1. Gracias, Isabel!. Me alegra que te gusten!

      Ezabatu
  2. Ematen du oso errazak direla egiteko... Eta emaitza oso polita. Pasatuko naiz esaten duzun web orri horretatik.
    Musu handi bat! Helena

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Helena!. Oso errazak dira, benetan. Animatu ta saiatu.
    Pasa zaitez, bai, ikusiko dezu ze lan politak aurkituko dituzun.
    Muxu pottolo!

    ErantzunEzabatu
  4. Oso lore politak Miren!

    Mila esker EskuzEgina.eus-en partekatzeagatik.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker, Ana.
      Zuri esteka festa antolatzeagatik.

      Ezabatu
  5. Preciosas flores chicas!!. Parecen muy sencillas y sera difícil que no nos animemos a hacerlas ;-)

    Besos y feliz semana

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Animaros y enseñarnoslas, nos encantará verlo. Son realmente fáciles.
      Besazos y feliz semana chic@s

      Ezabatu
  6. Fácil y muy resultón. Lo mismo lo intento con papeles de seda.
    Besos

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat