Eskuz egindako borragomak






Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan, beste eskulantxo batekin.
Gaurko honetan,  guk geuk egindako borragomak nola egin ditugun kontatuko dizuegu.
Toki askotan borragomak etxean nola egin bilatzen ibili ondoren, gure lagun Amparoren youtubeko kanalean aurkitu genuen erantzuna.
Bertan, berak,  oso era errazean azaltzen zuen  borragomak etxean nola egin, eta guk, bere ideia oinarri hartuta, gure bertsio propioa egin degu.

Hemen bere bideoa:




Orain gure bertsioa. Hauek dira behar ditugun materialak:





Silikona piskat. Etxeko erreparazioak egiteko erabiltzen dena.
Margo akrilikoak, gure gomatxoei eman nahi diegun kolorekoa.
Arto irina.
Katilu bat
Makilatxo bat
Manteltxo bat edo plastikozko edozer mahia babesteko.
Silikonazko molde bat. Gure borragomei emango diogun formakoa.


Orain pausoz pausozkoa....







Silikona apur bat jarriko degu bol batean. Honi margo tanta pare bat gehituko diogu eta makilatxoaren laguntzaz ondo nahasi egingo degu.





Orain arto irina hartu eta manteltxoaren gainean motoitxo txiki bat egingo degu, eta gainean silikona eta margoaren nahasketa hartu eta  jarriko degu .
Eskuak irinarekin zikinduko ditugu eta nahasketa lantzen hasiko gera.




Nahasketa ondo amasatu egingo degu eskuetan pegatzen ez den ore bat  lortu arte.






Moldeari arto irin piskat jarriko degu, eta barruan orea sartuko degu, moldearen forma hartu dezan.




Orain lehortzen utziko degu. Guk gau osoa lehortzen utzi genuen.





Lehorra dagoenean, moldeetatik atera eta prest degu gure borragoma. Orain ondo funtzionatzen duena jakitea besterik ez zaigu gelditzen.





Guk arkatza ondo borratzen duela konprobatu egin degu.





Ba hau izan da gure eskuz egindako borragomaren bertsioa. Amparoren bideoa ikustera ere gonbidatzen zaituztegu .
Orain zuek animatu.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!





Borragoma hauen pausoz pausozkoa ere, euskaraz eskuz eginak antolatzen duen udazkeneko esteka bildumara eramaten ditut. Handik pasa euskaraz egindako beste proposamen asko ikustera.

Kortxozko ohar ohola




Kaixo berriro!!

Hementxe nago berriro ere bueltan.

Gaurko honetan, eskulan erraz eta praktiko batekin nator, birziklatuz egingo deguna.

Gainera lan honekin gure lagun Una vida real blogeko Francis-ek, bere 5garren urteurrena ospatzeko antolatu duen esteka festan parte hartuko degu.

Blog zoragarri hau ezagutzen ez dezutenei , bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztet, han, maitasun handiz eskuz egindako lan eder pila aurkituko dituzue .

Festa honetan garai bateko "la bola de cristal" telebista programarekin zerikusia duen zerbaitekin parte hartzera gonbidatu gaitu Francis-ek.
Gure proposamen honek, programa honetan agertzen ziren pertsonai berezi eta bihurri batzuen irudia zintzilikatzeko eraili daiteken ohar ohola izan da.

Hauek dira ohar ohol hau egiteko erabili egin ditugun materialak....





Kortxo tapoi pila.
Arropa zintzilikatzeko pintzak
Lata anila pare bat.
Kola pistola eta kola barratxoak
Margo akrilikoak
Pintzelak


Hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin....





Lehenengo eta behin arropa pintzak hartu eta koloreztatuko ditugu gure gustuko margo akrilikoak eta pintzela erabiliaz.
Behin margotu ditugunean, lehortzen utziko ditugu, geroago kortxozko oholean pegatu ahal izateko.





Orain ohola egiten hasiko gera.
Horretarako gure oholak izango duen zabaleraren tamainazko kortxo ilarak osatuko ditugu, kortxo tapoiak kola beroaz  bata bestearen ondoan pegatzen.
Gure oholak izango duen luzera lortzeko nahi aina kortxo ilara osatuko ditugu. Gure kasuan lau izan dira.






Orain ohola osatzeko, kortxozko ilara guztiak bata bestearen azpian pegatuko ditugu kola beroa erabiliaz berriro ere.
Gure ohar oholaren oinarria egina degu.







Orain pintzak pegatuko ditugu kortxozko oholaren gainean. Hauetan gure ohar eta edo argazkiak zintzilikatu ahal izango ditugu.
Bakoitzak nahi duen bezala pegatu ditzazke, guk oholaren goikaldean jarri ditugu, azpian tokia utziz.






Iritsi zaie lata anilei txanda. Hauek hartu eta kortxoaren atzeko aldean goian pegatuko ditugu, horrela kortxoa paretan zintzilikatzeko aukera izango bai degu.

Ikusten dezutenez birziklai lan ederra da.
Guri ideia hau #Reta2 erronkan parte hartzeko kartela egin behar izan genuenean bururatu zitzaigun.

Kortxozko ohar ohola bukatu degu dagoeneko. Orain paretan jarri eta erabiltzen hastea besterik ez degu.
Guk, gaur, "la bola de cristal" programako  electroduendes pertsonaien argazkia jarri eta gure lagun Francis zoriontzeko notatxoa jarri degu...






Orain Francis-en Una vida real blogeko 5garren urtebetetzea ospatzera goaz !!. Handik pasa gonbidatu guztien lanak ikustera eta gure Francis zoriontzera!!

Zorionak Francis!!Muchas felicidades, ójala cumplas muchos más y podamos compartirlos preciosa!.


Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!


Azaroko egutegia





Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan. Gaurkoan, sartu irten txiki batekin bakarrik, hilabete honetarako egutegia zuekin konpartitzeko.

Udazkena iritixi zaigu iadanik, eta konturatu ordurako azaroan gaude , niri ere hilabetea gainera etorri zait konturatu gabe eta piskat berandu bada ere, oraindik garaiz gaude egutegia deskargatu eta erabiltzeko.

Hementxe duzue Azaro honetarako egin dudan egutegia, ea zuen gustukoa den






Ala bada, beti bezala,  hemen azpian dagoen deskarga botoian klikatu ezkero beste leiho bat irekiko zaizue eta hortxe deskargatu ahal izango duzue . Nahi aina aldiz.
JEPG formatuan dago, nahi dezuten tamainan deskargatu dezazuen.


https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwNFRxN2IyMEMwRDg



Ba besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!







Egutegi hau ere, euskaraz eskuz eginak antolatze duen udazkeneko bildumara eramango det.Handik pasa euskaraz eskuz egindako proposamen gehio ikusteko.