Etxean egindako bainugatzak

etxean-eginiko-bainugatzak-sales-de-baño-caseras-izebarentxokoa



Kaixo berriro!

Gaurkoan, ain gertu dagoen amaren egunean oparitzeko aproposa izan daitekeen lantxo batekin gatoz zuengana.
Etxean egindako bainu gatzak nola egin kontatuko dizuegu, eta  kristalezko poto bat birziklatuz, oparitarako nola prestatu ere azalduko dizuegu gainera.
Oso lan erraza da, eta gainera etxeko txikiekin egiteko oso aproposa.
Opari hau, bai erabiltzeko eta baita apaintzeko balioko digu bainuontzirik ez badugu ere.
Goazen ba erabiliko ditugun materialak zeintzuk diren jakitera...







Kristalezko ontzi garbi bat, nahi degun tamainakoa.
Kromo polit batzuk, bakoitzaren gustukoak, guk loredunak erabili ditugu.
Kola eta goraizak.
Hauek bainu gatzak gorde eta oparitzeko erabiliko ditugu.
Orain bainu gatzak egitekoak....
Itsas gatza pakete bat.
Olio usainduna, guk rosa mosketa olioa erabili degu, baina nahi dena erabili daiteke.
Kamamila edo gure gustuko belarren bat, lore petaloak...... Gure kasuan kamamila erabili degu ikusten dezuten bezala.
Kolorante alimentarioa (pastelei eta abar kolorea emateko erabiltzen dena). Gure gustuko kolorekoa.
Ontzi sakon bat, gure nahasketa lasai egiteko.



Orain pausoz pausozkoarekin hasiko gera.....







Potoarekin hasiko gera lehenengoz.
Kristalezko potoa garbi-garbia degunean, gure gustuko kromoak hartu, moztu eta kola txuriarekin lagunduta potoa gure gustura apainduko degu. Kola txuria, kromoa itsasteko eta gero gainetik ere eman egingo diogu kromoa babestua gera dadin.
Bukatu degunean alde batean ondo lehortzen utziko degu.







Bainu gatzak prestatzen hasiko gera orain...
Lehenengo itsas gatza gure nahasketa egiteko erabiliko degun ontzian jarriko degu. Gure kristalezko potoa betetzeko aina gatza jarriko degu.
Ondoren gure olio usainduna botako degu, kantidadea gure gustuen arabera... guk gure potoa txikia zenez, dozena erdi tanta jarri genizkion hasteko eta gutxi iruditu zitzaigunez beste lauzpabost gehitu genizkion.
Azkenik kamamila jarri genuen, infusio poltsatxo batean zetorrena.
Orain eta gure eskuekin ondo nahasiko ditugu  jarritako osagai guztiak.







Orain kolore piskat jartzera goaz.
Kolorante tanta batzuk jarriko diogu gure gatz nahastuari, gutxi, erabili behar baditugu ere, gorputza tindatu ez dadin. Apaingarri bezala erabili nahi baditugu beldurrik gabe jarri dezakegu kolorea.
Berriro ere ondo nahasi eta azkenik gure kristalezko potoan sartu eta ondo itxiko degu.

Eta, prest!. Baditugu gure bainugatzak eginak.







Ze iruditu zaizue gure ideia?. Opari polita izan daitekeela pentsatu degu guk. Gainera oso erraz prestatzen da.
Orain zuen txanda,  zuen gustuko bainu gatzak prestatzera animatzen zaituztegu!


Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!



Maiatzeko egutegia

Maiatza-egutegia-izebaren-txokoa




Kaixo berriro!

Gaurkoan, sartu irten motz batekin nator, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzera.
Maiatzerako egutegi hau loretsua eta udaberri kutsuarekin atera egin zait, eta zuen gustukoa izango dela espero det.





maiatzeko- egutegia- izeberen- txokoa





 Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.


https://drive.google.com/file/d/19CoxdxNY6UBcXWhf2UHRkTvn10Z7urFD/view?usp=sharing







 Ba hau izan da dena gaurkoz.

Nahi baduzue zuen sareetan konpartitu sarrera hau eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.

Hurrenarte!






Euskaraz egindako inprimagarri hau ere eskuz eginak antolatzen duen udaberriko bildumara eramango det. Handik pasa euskaraz eskuz egindako lan gehiago ikustera.

Estutxe zahar bat berrritzen





Kaixo berriro!

Aste luze batzuen ondoren, hementxe gaude bueltan.
Lanez gainezka egon gera atzeko asteetan eta beraz, hemendik pasatzeko astirik gabe ibili gera, baina espero degu hemendik aurrera astean behin pasatzeko astia aterako dugula.

Gaurkoan txikiekin egiteko birziklatze lan batekin gatoz.
Oraingo honetan, estutxe zahar bat berritzeari ekingo diogu. Lan erreza eta emaitza polita daukana oso material gutxi erabiliaz.
Ikusi,  hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta...







Berritu beharreko estutxe zaharra.
Artilea, nahi degun kolorekoa, guk gaurkoan arrosa erabili egin degu. Nahi degun lodierakoa, zenbat eta lodiagoa errazagoa egingo zaigu lan hau. Guk lodiera ertain batekoa erabili degu. Etxean genuena.
Erregela bat. Estutxearen luzera baian pixkat handiagoa bada, hobe.
Goraizak.
Kola beroa.
Besterik ez.



Berritze lanak hastera goaz orain....







Hasteko, artilea hartu eta punta bat erregelaren inguruan lotuko degu korapilo txiki batekin. Ondoren artilea erregelari bueltak emanez betekok degu estutxearen luzerako ilara lortu arte.







Orain erregela estutxearen gainean jarriko degu, eta kontu handiz kola beroarekin lagunduta estutxean pegatuko degu.
Behin ondo pegatuta dagoenean, goraizak hartu eta berriro ere kontu handiarekin moztu egingo degu artilea. Horrela artilezko fleko moduko ilara lortuko degu.






Haurreko lan hau, behin da berriro egingo degu estutxe guztia bete arte. Alboetako aldeak barne. Guzti guztia era berdinean beteko degu artilezko flekoak eginez.







Eta prest!. Azkar batean badugu gure estutxea berritua!. Orain gure arkatz, errotulagailu eta boligrafoak bertan sartzea besterik ez zaigu geratzen.
Lan erraza, ezta?.
Orain zuen txanda!. Animatu zaitezte zuen estutxe edo nezeserrak era honetan berritzera!!.

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurrenarte!






Berziklatze lan polit hau ere, euskaraz eskuz eginak antolatzen duen udaberriko esteka festara eramago degu. Handik pasa euskaraz eskuz egindako lan eder gehiago ikusteko.

Paketatze polita ohialezko babarrun poltsa batekin





Kaixo berriro!!
Gaurko honetan, Patypeandok antolatzen duen Paketatze Polita erronkarako gure proposamena ekartzera nator.
Oraingo honetan, azkena. Gure lagun Patry-k bukaera eman nahi dio hainbesteko poza eman dizkigun erronka honi. Eta guk tristura puntu batekin , agur honetan lagunduko degu gure azkeneko paketatze polit honekin.
Azkena izaki, Patryk ,  oraingoan materiala gure aukeran utzi egin du,kondizio bakarrarekin, orain arte egin diran proposamenetako bat izatea.
Eta parte hartzaile batzuioi,berak bidali egin digu materiala, erronka pertsonal moduan.
Niri babarrunen oihalezko zakutxoa tokatu egin zitzaidan,fabe asturiarrena, baina Asturiasetik Euskal Herrirako bidean galdu egin ziran, hortaz, nire amaren etxera hurbildu egin naiz eta hantxe eusko labeldun babarrun txurien oihalezko zakutxo bat aurkitu, eta hau izan da erabili egin dudana gure proposamena prestatzeko.

Hauek gure proposamena osatzeko erabili egin ditugun materialak.....






Babarrun poltsa. Oihalezkoa eta kontatu dizuedan bezala euskal babarrun txuriena.
Espartzu haria
Kartoizko kutxa puska bat
Goraiza
Kola eta errotulagailu permanente bat.


Goazen orain pausoz pausozkoarekin.
Oso oso erraza eta sinplea ikusiko dezutenez...





Asteko, zakuari, goiko parte guztiko ilara bat kendu genion, bertatik ireki bai zen babarrunak ateratzeko eta itsusi xamar zegoen.
Ondoren zakuari buelta eman eta barrukoa kanpora atera egin genion.






Oraino paria barruan sartu egin behar da. Gure kasuan geuk geuk egiten ditugun kandeletako bat .
Orai espartzu ariarekin ondo lotu egin genuen zakua goiko partetik.





Orain, kartoi kutxaren puska bat hartu eta etiketa bat egiteko, moztu eta pegatu egingo degu.






Etiketa egin degunean, nahi degun mezua idatzi eta ondoren espartzu arian lotu egingo degu.


Bukatu egin degu gure paketatzea. Erraza eta oso sinplea kontatu egin dizuegun bezala.
Nahi izan ezkero zakua margotuz apaindu egin dezakegu ere, baina guk denbora kontuagatik ez degu egin.
Hona nola geratu egin zaigun gure azkeneko paketatze Polita erronkan parte hartzekok gure proposamenena.......




Orain proposamena Patypeandora eramango degu lehen bai lehen,  ziurrenik azkenak iritsiz, baina hortxe egon nahi izan nahi degu azkeneko festa honetan.
Pasa zaitezte handik aurkeztuko diren proposamen interesgarri guztiak ikustera, eta gurea gustuko baduzue, gure alde, azkenekoz , bozkatzera.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!


Martxorako egutegia






Kaixo berriro!

Hilabetero bezala, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko sartu irten azkar bat egiten det  gaurkoan hemendik.
Azken aldi honetan egin ditudanak bezala, kolore pixkatekin apainduta dator hau ere.
Beti bezala, JEPG formatuan dago, nahi dezuten tamainakoa inprimatu dezazuen.
Ondorengo irudi honetan ikus dezakezue nolakoa dan.








Zuen gustukoa bada, badakizue.....
Hemen azpiko deskarga botoian klikatu ezkero, beste leiho bat irekiko zaizue eta bertatik lasai askoan deskargatu ahal izango dezute. Nahi aina bider.



https://drive.google.com/open?id=1dhgHvSkaqFtRet7FsnDOw-zO9ys_N_dx



Espero det egutegi hau erabilgarria izango dela zuentzat.

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurrenarte!





Egutegi hau ere, euskaraz eskuz egina blogera daramat, neguko esteka festara. Euskaraz eskuz egindako lan eder asko ikusi nahi badituzue handik pasa!

Atun latak birzilatzen





Kaixo Berriro!
Hemen gaude bueltan. Eta gaurkoan hainbeste gustatzen zaizkigun bi gauzatxo elkarturik egin degun lantxo bat ekartzen degu zuekin partekatzeko.
Alde batetik, birziklatzea eta bestetik kandelak guk geuk egitea.
Hemendik maiz pasatzen zaretenak honezkero  jakingo dezute , guri gure kandelak egitea asko gustatzen zaigula. Koloredunak gehienetan eta batzuetan usaindunak ere izaten direnak.
Beste aldetik, birziklatzea eta berrerabiltzea asko gustatzen zaigu, bigarren edo hirugarren bizitza izan dezaken gauza gutxi botatzen ditugu guk.
Ba gure bi afizio hauek elkartuz opari bat egiteko aproposa diren kandela erromantiko hauek egin ditugu.
Ikusi nola.....






Materialekin hasiko gera lehenengo...
Atun lata hutsak eta garbiak
Washi tapeak, gure gustukoak denak desberdinak edo berdinak, nahi dituzuen bezala.
Lapiko bat eta goraiza batzuk.
Kandela txuri bat eta koloretako argizari puskak, erabiltzen ez dituzuenak.


Orain pausoz pausokoa....




Lehenengo eta behin, lata garbiak hartu eta gure gustuko washi tapearekin apainduko ditugu.
Pauso hau etxeko txikiak inolako laguntzarik gabe egiteko aproposa da. Washia lataren inguruan itsatsi  egingo degu edo dute, nahi degun konbinazioa erabiliaz, gure gustura apainduz.






Orain kandela egitera. Hau heldu batek egin beharrekoa , noski.
Beste batzuetan kontatu egin dizuegun bezalaxe, kandela txuria moztu eta barruko kordela kendu eta aprobetxatuko egingo degu lataren tamainako puskak eginez, lataren barruan jartzeko.
Tente eta zentratuak mantentzeko pintza batzuekin lagunduko gera.
Ondoren,  kandela puskak eta dauzkagun argizari puskak lapikoan sartu eta su txikitan berotuz, urtu egingo ditugu.
Urtuak dauzkagunean, laten barruan sartu eta hoztu arte itxoingo degu.
Pauso hauen argazki argiagoak ikusteko hemen klikatu eta pazko kandelak egin genituen argazkietara joango zarete hobeto ikus dezazuen.








 Prest!. Baditugu gure kandela pinpirinak eginak.
Gustatu al zaizue gure latak birziklatzeko ideia hau??.
Animatu zaitezte zuek orain, bai birziklatzera baita kandela erraz hauek egitera, opari polit bat egiteko edo zuentzat !!.

Guk oraingoz, birziklapen ideia hau Byterenyak antolatzen duen 3R+1con arte esteka festara eramango degu.Hilabete honetan erromantikotasunez birziklatzera gonbidatu egin gaitu eta guri ideia hau alakoa dela iruditzen bai zaigu.
Handik pasa beste birziklapen ideia interesgarri asko ikustera.


Hurrenarte!


Ideia hau ere eskuz eginak antolatzen duen neguko esteka festara ere eramgo det. Handik pasa euskaraz eskuz egindako beste lan asko ikustera.

Paketatze Polita bonboien paperekin







Kaixo berriro!

Hementxe nago bueltan.

Oraingo honetan ere berandu nabil, baina oraindik garaiz. Gripeak jota egon naiz aste pare batean eta erritmoa galdu egin det.
Eskerrak oraindik egun batzuk badaudela Patypeandoren paketatze polita erronkan parte hartzeko, zeren ia-ia zezenak harrapatu egiten nau eta ez naiz iristen.
Hilabete honetarako proposamenak bonboien paperak eta edo zotzak ziren.
Material hauek aukeran edo konbinatuak erabili ahal ziran. Nik oraingoan eta denbora kontuak zirela eta bakarra aukeratu egin det.
Hauek materialak....






Errazak eta sinpleak oraingo honetan.
Bonboien paperak eta Washi tape-a.


Ikusiko dezutenez, oraingo honetan oso paketatze sinplea egin det, baina polita ere atera dela uste det. Eta behin berriro ere ikusten da edozein gauzarekin paketatze ederrak egin daitezkeela.
Begira zein erraz osatu egin dudan paketatzea....





Bonboi paperak hartu eta kanpoko aldea zein izango den erabaki ondoren ondo zapaldu eta bata bestearen ondoan jarriko ditugu.
Orain gure gustuko washitape-a hartu eta paperak beraien artean pegatuko ditugu, nahi degun tamainako papera lortu arte.
Orain oparia biltzea besterik ez zaigu geratzen.
Nik monedero txiki hau neukan biltzeko opari gisa.





Hau da emaitza. Pakete distiratsu maitekorra . Nik kasu honetan bihotzdun washia erabili egin det, baina bakoitza nahi duena erabili dezake efektu desberdinak lortzeko.
Atsegin duzue??
Erreza izan da, animatu zaitezte zuek ere etxetik dauzkazuen gauzekin paketatze politak egitera!!
Orain Patypeandora nijoa paketea uztera, handik pasa zaitezte bonboien paperekin eta edo zotzekin egindako beste paketatze polit asko ikustera, eta gurea atsegin izan baduzue gure alde bozkatzera.

Hurrenarte!


Otsailerako egutegia





Kaixo berriro!

Gaurko honetan sartu irten azkar bat bakarrik, pixkat berandu bada ere,  hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzeko.

Beste guztiak bezala, kolore pixkatekin alaituta dator otsaileko egutegi hau ere, eta JPG formatuan zuek nahi dezuten tamainan deskargatu ahal  dezazuen.








Ba  hementxe dezute. Beti bezala deskargatu ahal izateko, hemen beheko deskarga botoian klikatu besterik ez dezute behar.
Bertan klikatu ezkero beste leiho bat irekiko zaizue eta bertatik zuzenean inprimatu edo deskargatu ahal izango dezute nahi aina bider.




https://drive.google.com/open?id=1PnpIOwlSuoR7rtB6qDXIuXxWNZSehFs7


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Nahi baduzue zuen sareetan konpartitu sarrera hau eta horrela jende gehiagorengana iritxiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.

Hurrenarte!


Serpentinaz egindako kutxatxoa.






Kaixo berriro!
Zer moduz dijoa hasi berria den urte hau??
Guk, eskulanak egiten hasi egin degu.
Gainera Gabonak utzitako soberakinak berrerabiltzen .
Jakina da Gabonetan, apaingarri, opari eta abarretatik gauza askok zakarrean bukatu egiten direla, baina guri gauza guzti horiei beste bizitza bat ematea gustatzen zaigu eta hau izan da Gabonetako soberakinekin egin degun lehenengo eskulana...... eta ez da azkena izango...


Hauek izan dira kutxatxo hau egiteko erabili egin ditugun material guztiak.






Serpentinak. Hauek urte zaharreko gauean botatako serpentinak dira. Festa amaitzerakoan bildu eta gorde genituenak.
Kola txuria, serpentinak pegatzeko eta lana bukatu ondoren babesgarri bezala erabiltzeko.
Pintzela, kola emateko.
Arropa zabaltzeko pintzak, lana egiten ari garela gelditu behar bagera,serpentinak heltzeko.
Besterik ez.


Ikus dezagun orain nola egin degun kutxatxoa...






Nahi degun koloreko serpentina hartu eta estu estu biltzen hasiko gera zirkulu forman pixkanaka. Saiatuko gera denbora guztian benetan estu estu biltzen gorputza ondo hartu dezan.







Serpentina bat baino gehio erabiliko degunez, bata bestearekin kola txuri apur batez pegatuko degu eta jarraituko degu serpentina biltzen nahi degun tamainako zirkulu handia lortu arte.
Koloreen konbinazioa, dauzkagun serpentinen arabera izango da, edo gure gustukoak erabiliaz bakarrik.... edo behin lana bukatutakoan margotu egin daiteke ere.....nahi dezuten moduan.







Behin nahi degun tamianeko zirkulua lortu egin degunean, kontu handiz, erditik barrura bultzatuko degu zirkuluari fondoa emateko eta horrela kutxatxoaren alde bat lortuz.

Pauso hauek, bi aldiz egingo ditugu gure kutxatxoaren bi aldeak lortzeko. Goikoa eta behekoa.





Orain gure kutxaren bi aldeak babestuko ditugu kola txuria gainetik emanez, edo nahi izan ezkero barniza kapa bat emanez.

Kola kapa lehortzen den bitartean,  guri bururatu zitzaigun heldulekutxo bat egitea, begira...






Horretarako serpentina hartu eta eraztun moduko bat egin degu. kola kapa babesgarria eman eta tapa izango den partean pegatu egin degu.

Orain pieza guztiak ondo lehortu arte itxoitea besterik ez zaigu geratzen gure kutxatxoa erabiltzen hasteko.






Polita eta erraza ezta??. Animatu zaitezte zuek orain, pazientzia pixka bat besterik ez da behar lantxo hau egiteko, ta.

Guk , orain, berzkilatze lan hau hartu, eta ByTerenya- ren  etxera goaz berak antolatzen duen 3R+1con arte esteka festara, hilabete honetako gaia Gabonetako soberakinak birziklatzea bai da. Handik pasa beste birziklatze lan eder asko ikustera.

Hurrenarte!




Euskaraz eskuz egindako birziklatze ideia hau  eskuz eginak antolatzen duen neguko esteka festara ere eramaten det. Handik pasa euskaraz egindako proposamen gehiago ikustera.